1. |
Ying Yang
02:29
|
|||
Desertuan bilatzen
Loreak non diren bilatzen nabil gau eta egun
Desertuan ikasten
hotza badirudi ere bihotzean badu xarma
utziozu erakusten
Altxorra(k) deskubritzen
Gauza onen alde txarra
Oraindik ere tabua da
Arrosak arantzak dituela jakina da
|
||||
2. |
Ez Dakite
04:35
|
|||
Zelai berdean kristal pusketak
Besarkatu, gauzak garbi zeuden
Zarata koloretsuan, gardentasunak itsututa.
Inork ez daki bizi zaitudala
Satorren antzera, ezkutuka
Lurraren azpian, hotz epelean
Tarteka ikusten zaitut, noizbehinka itsutzen nauzu
Inor ez daki bizi zaitudala
Inork ez daki maite zaitudala
|
||||
3. |
Nora
04:17
|
|||
Ez dakizu nora zoazen
ez nor zaren islan
Galduta bizitzen ohartu
zurea ez zen aukeraz
Zure gailurra den oraina
hodei dentsoz estaltzean
Desorientatzeko beldurra
ez da presente bihotzean
Ingurura begiratzen
badakigu nola zaren
Gardentasunean islatzen
ikasi duzu onartzen
negarrez duzu baina
azala ez
oskola aktualizatzen kolpero
mila zatitan inoiz ez apurtzeko
Indarrez zaude orain, irribarrez distiratsu
|
||||
4. |
Nahi Gabe
04:09
|
|||
Lagun iezadazu hemendik irteteno
Jasan ezinak zaizkit laztanak
Maite, ezin naiz irten
“gai naiz” errepikatuz
Eta nahi gabe, dena nahi gabe, gertatzen da nahi gabe
Eta nahi gabe, dena nahi gabe, urruntzen da nahi gabe
Zurea omen den bidetik,
Noizbehinka zubiak eraiki
Ziur zauden horren inguruan,
“gai naiz” errepikatuz
Lagun iezadazu hemendik irteten
Jasan ezinak zaizkit zalantzak
Ihes, aurrera ihes
“gai naiz” errepikatuz
Eta nahi gabe, dena nahi gabe, gertatzen da nahi gabe
Eta nahi gabe, dena nahi gabe, urruntzen da nahi gabe
Eta nahi gabe, erabakien jabe
Eta nahi gabe, konpontzen da nahi gabe
|
||||
5. |
Gezurrak
04:38
|
|||
Ez dakit errealitatea den
Edo neure burua engainatzen dudan
Minak ezkutatzen ditut, gezurrak
Bata bestearen atzetik esatean
“zu baino ez zaitut desio”
Edozeren gainetik, gezurrak
Geldirik daude hiriak
Tantaka heriotzara hurbiltzen
Desioaren hortz epelak
Sorbaldan ditut odoletan
Irrika biziaz bizkar amaieran, gezurrak
Horrenbeste errepikatuaz
Mantraren hipnosian naiz
Aire falta, gezurrak
|
||||
6. |
Aldameneko Oheko Tipa
03:52
|
|||
Berriz begiak itxi, eta ez hago
Saiatuko naun geroxeago
Gela ez dun aspaldi egon hain isil
Ametsak hastean ikusten haut soilik
Patuak hala erabakita
Urria atorra beltzez jantzita
Lehenengoz huts egin dun zita
Besarkada bat zorretan utzita
Aldameneko oheko tipa
Berriz begiak itxi, baina ez hago
Saiatu arren geroxeago
Imajinatzen dinat ohe ertzean
Izango haizela irekitzean
Izarapean ahuspez jarrita
negar egiteari utzita
Oroituko haut gaurtik hasita
Irribarrez eta begi bat itxita
Aldameneko oheko tipa
|
||||
7. |
Igeri
03:39
|
|||
Inora heltzen ez diren uretan
Ilusio manipulatuetan
Beltzez janzten diren olatuetan, igeri
Dena atzean utzita zenbat kristalezko amets
Sorbalden babes hutsean iluntzez uretaratuak
Beldurrari ihes, bizi nahi, bizi behartua
Lepora doa luzatzen zaien lehenengo eskua
Zuloak handiegiak dituen saretik jausiak
Hezur azalen uretan itoak, galduak, ahantziak
Amestutako helmugan azala eta hitzak zuriak
Odoldutako konplize eskuez estaliz begiak
Inora heltzen ez diren uretan
Ilusio manipulatuetan
Beltzez janzten diren olatuetan, igeri
|
||||
8. |
Kale Ilunei
02:23
|
|||
Emon kale ilunei
Emon kale estuei
Inoiz eman ez diren negar ilunenak
Inoiz eman ez diren muxu lizunenak
Emon kale bustiei
Emon kale izuei
Abandonu handieneko ihesa
Atsekabe handieneko garrasia
Eskuaz airea harrapatuz
Asfaltua utzi
Kale seguruak
Zaborra
Hezetasuna
Goroldioa
Eta adreiluak izateari utzi
Bilakatu itzal, galdu zaitez, zure unea pasa da
Ezin dut ahaztu
Ezin dut barkatu
|
||||
9. |
Desertu Hila
05:38
|
|||
Argi itzalekin
daramat dantzan
bizitza osoa
daramat dantzan
Ez dute alde egin nahi
Ez dute joan nahi
Desertu hila
loratzen hasi zen
Halako batean
ernaldu egin zen
|
||||
10. |
Gezurrak 2.0
04:36
|
Maddi PV, Spain
Maddi Noguera ataundarrak bakarka hasi eta 2017tik hona talde formazioan datorren proiektua da MADDI. Azken urtean lokalean mimoz gorpuztutako hamar abesti berrirekin osatu dute “Ying Yang” lan berria. Soinu indartsuago batekin baina berezko nortasuna galdu gabe. Karlos Osinagak 2018ko uztailean eta abuztuan grabatu eta nahastutako disko hau urrian argitaratu da. ... more
Streaming and Download help
If you like Maddi, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp