We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

YING YANG

by Maddi

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Ying Yang 02:29
Desertuan bilatzen Loreak non diren bilatzen nabil gau eta egun Desertuan ikasten hotza badirudi ere bihotzean badu xarma utziozu erakusten Altxorra(k) deskubritzen Gauza onen alde txarra Oraindik ere tabua da Arrosak arantzak dituela jakina da
2.
Ez Dakite 04:35
Zelai berdean kristal pusketak Besarkatu, gauzak garbi zeuden Zarata koloretsuan, gardentasunak itsututa. Inork ez daki bizi zaitudala Satorren antzera, ezkutuka Lurraren azpian, hotz epelean Tarteka ikusten zaitut, noizbehinka itsutzen nauzu Inor ez daki bizi zaitudala Inork ez daki maite zaitudala
3.
Nora 04:17
Ez dakizu nora zoazen ez nor zaren islan Galduta bizitzen ohartu zurea ez zen aukeraz Zure gailurra den oraina hodei dentsoz estaltzean Desorientatzeko beldurra ez da presente bihotzean Ingurura begiratzen badakigu nola zaren Gardentasunean islatzen ikasi duzu onartzen negarrez duzu baina azala ez oskola aktualizatzen kolpero mila zatitan inoiz ez apurtzeko Indarrez zaude orain, irribarrez distiratsu
4.
Nahi Gabe 04:09
Lagun iezadazu hemendik irteteno Jasan ezinak zaizkit laztanak Maite, ezin naiz irten “gai naiz” errepikatuz Eta nahi gabe, dena nahi gabe, gertatzen da nahi gabe Eta nahi gabe, dena nahi gabe, urruntzen da nahi gabe Zurea omen den bidetik, Noizbehinka zubiak eraiki Ziur zauden horren inguruan, “gai naiz” errepikatuz Lagun iezadazu hemendik irteten Jasan ezinak zaizkit zalantzak Ihes, aurrera ihes “gai naiz” errepikatuz Eta nahi gabe, dena nahi gabe, gertatzen da nahi gabe Eta nahi gabe, dena nahi gabe, urruntzen da nahi gabe Eta nahi gabe, erabakien jabe Eta nahi gabe, konpontzen da nahi gabe
5.
Gezurrak 04:38
Ez dakit errealitatea den Edo neure burua engainatzen dudan Minak ezkutatzen ditut, gezurrak Bata bestearen atzetik esatean “zu baino ez zaitut desio” Edozeren gainetik, gezurrak Geldirik daude hiriak Tantaka heriotzara hurbiltzen Desioaren hortz epelak Sorbaldan ditut odoletan Irrika biziaz bizkar amaieran, gezurrak Horrenbeste errepikatuaz Mantraren hipnosian naiz Aire falta, gezurrak
6.
Berriz begiak itxi, eta ez hago Saiatuko naun geroxeago Gela ez dun aspaldi egon hain isil Ametsak hastean ikusten haut soilik Patuak hala erabakita Urria atorra beltzez jantzita Lehenengoz huts egin dun zita Besarkada bat zorretan utzita Aldameneko oheko tipa Berriz begiak itxi, baina ez hago Saiatu arren geroxeago Imajinatzen dinat ohe ertzean Izango haizela irekitzean Izarapean ahuspez jarrita negar egiteari utzita Oroituko haut gaurtik hasita Irribarrez eta begi bat itxita Aldameneko oheko tipa
7.
Igeri 03:39
Inora heltzen ez diren uretan Ilusio manipulatuetan Beltzez janzten diren olatuetan, igeri Dena atzean utzita zenbat kristalezko amets Sorbalden babes hutsean iluntzez uretaratuak Beldurrari ihes, bizi nahi, bizi behartua Lepora doa luzatzen zaien lehenengo eskua Zuloak handiegiak dituen saretik jausiak Hezur azalen uretan itoak, galduak, ahantziak Amestutako helmugan azala eta hitzak zuriak Odoldutako konplize eskuez estaliz begiak Inora heltzen ez diren uretan Ilusio manipulatuetan Beltzez janzten diren olatuetan, igeri
8.
Kale Ilunei 02:23
Emon kale ilunei Emon kale estuei Inoiz eman ez diren negar ilunenak Inoiz eman ez diren muxu lizunenak Emon kale bustiei Emon kale izuei Abandonu handieneko ihesa Atsekabe handieneko garrasia Eskuaz airea harrapatuz Asfaltua utzi Kale seguruak Zaborra Hezetasuna Goroldioa Eta adreiluak izateari utzi Bilakatu itzal, galdu zaitez, zure unea pasa da Ezin dut ahaztu Ezin dut barkatu
9.
Desertu Hila 05:38
Argi itzalekin daramat dantzan bizitza osoa daramat dantzan Ez dute alde egin nahi Ez dute joan nahi Desertu hila loratzen hasi zen Halako batean ernaldu egin zen
10.
Gezurrak 2.0 04:36

about

Urriaren 3an kaleratuko den Ying Yang (2018) diskari izena ematen dion abestia.

2018ko uztailean Bonberenea estudioan grabatua Txapen gidaritzapean.


MADDI gara...

Maddi: ahotsa eta gitarra elektrikoa
Pitxu: gitarra elektrikoa
Haritz: baxua
Julen: bateria

---------------------------------

Kontaktua
Mail: maddimusika@gmail.com
Fb: www.facebook.com/maddimusika/
Bandcamp: maddimusika.bandcamp.com

credits

released October 3, 2018

license

tags

about

Maddi PV, Spain

Maddi Noguera ataundarrak bakarka hasi eta 2017tik hona talde formazioan datorren proiektua da MADDI. Azken urtean lokalean mimoz gorpuztutako hamar abesti berrirekin osatu dute “Ying Yang” lan berria. Soinu indartsuago batekin baina berezko nortasuna galdu gabe. Karlos Osinagak 2018ko uztailean eta abuztuan grabatu eta nahastutako disko hau urrian argitaratu da. ... more

contact / help

Contact Maddi

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Maddi, you may also like: